sábado, 14 de octubre de 2017

Gerrako ikusezinak

Las mujeres son a menudo invisibles, aun siendo como son la mitad de la sociedad, tienden a desaparecer en todos los episodios importantes de la historia. Y así fue también en la Guerra del 36. Ellas quedaron en la retaguardia, y sufrieron una represión salvaje. Fueron amenazadas y violadas, rapadas, obligadas a beber aceite de ricino que les provocaba diarreas. A ellas también les debemos justicia, verdad y reparación. En Galdakao hubo represión hacia las mujeres, aunque apenas se conozca. Si tú sabes de algún caso, cuéntanoslo: galdakaogogora@gmail.com

Emakumeak sarri dira ikusezin ­-gizartearen erdia izan arren-, eta gizonak, ostera, agerian egoten dira, protagonista dira lehenengo ilaran. Horrela izan zen 36ko gerran ere. Gizonak frontera joan ziren, armak lepoan hartuta borrokan egitera; emakumeek, berriz, seme, neba, gizon, eta lobak agurtu ostean, etxean geratu behar izan zuten, etxea eta etxekoak jagotera, zain.

Frontean, tiro artean jazotakoaz informazio ugari dago, badaude datuak, izenak, lekuak, gertaerak… baina zer pasatu ete zen atzealdean? Ezer gutxi dakigu emakumeek tropa nazionalengandik jasandako errepresio latzaz, euretako makinatxu bat ezer kontatu barik joan zaizkigu, gainera.

Mehatxuak eta bortxaketak; ilea txiki-txiki moztu eta errizino-olioa edanarazi ostean, beherako itzelagaz, herrian kalez kale ibiltzera derrigortu... eta euren duintasuna birrintzeko beste hainbat zigor jaso zituzten andreek. Gerra arma izan ziren emakumeak 36an, gaur egun munduko edozein gerratan diren modu berean.

Mujeres con la cabeza rapada como castigo. 


Gizonak lubakietan borrokan zeuden bitartean, herri eta auzuneetan jazo zenaz ezer gutxi dakigu, ezer gutxi kontatu eta ikertu delako. Historia garaileek idazten dutela diote, eta argi dago beti direla gizonezkoak. Emakume askok beldurra dela eta, baita lotsagatik ere, ez dute sekula jasandakoaz berba egin.

Eta Galdakaon? Andrek ez zuten errepresiorik jasan? Ez zuten inor atxilotu, ez zen ezer gertatu? Badakigu, baina, Galdakaon ere emakume errepresaliatu ugari izan zirela: Felisa, Teresa, Ramona, Juana, Rosario, Maria, Venancia… Eta badira izen gehiago ere.
Ikusezin bihurtu, eta ahaztutako, emakume horien memoria berreskuratu behar dugu. Bere sasoian egin ez zena orain egin behar dugu. Zor diegu eurei ere, gizonei moduan, egia, justizia eta erreparazioa. Bide horretatik, aurten, urtero legez, Galdakaoko Udaleko Berdintasun Arloak azaroan Berdintasunareko Jardunaldiak antolatuko ditu, eta edizio honetan emakumea eta memoria historikoa izango dira berbagai eta eztabaidagai.

Galdakaoko edo Usansoloko emakumeren baten istorioa ezagutzen duzu? Baduzu horrelako jazoera latzen berririk? Horrela bada, jar zaitez gugaz kontaktuan: galdakaogogora@gmail.com


Egilea: Nagore Ferreira Zamalloa (Galdakao Gogora)