miércoles, 16 de noviembre de 2011

Zinebin Sua Zerutik Dator

Zinebiren filmen artean Sua Zerutik Dator dokumentala ikus-entzungo da Guggenheim museoan.
Egoitz Rodriguezen zuzendaritzapean, Bizkaiko hainbat herritan jasotako informazioarekin osotu dute dokumentala.

lunes, 19 de septiembre de 2011

Asteazkenean bilera oroimena berreskuratzeko

Jaiak amaitu ondoren, lanean hasten da Galdako Gogora koordinadora: eguazten honetan batzarra eukiko dogu herriko taldeekaz!

Galdakaoko elkarte eta talde guztiak gonbidatu ditugu, baina interesatuta dagoezen pertsona guztiak ere, Gerra Zibilaren 75 urtemuga ospatzeko ekintzak antolatzeko.
2012ko maiatza eta ekainan egin gura doguzan ekintzak antolatzeko: animatu eta etorri Torrezabal Kultur etxera, arrastiko 7etan, eguazten honetan: Irailak 21ean.

ZALANTZAK ARGITZEKO
Guztion zalantzak argituko dituen testu bat aurkitu du Gerediaga Elkarteak Romako museo baten: Galdakaon egin ziren ekintza militarren apunte bat.
Honela dio: S-81 Bombardamento del nodo arardole (¿?) e ferroviario di Galdacano 13/6/37

1937ko bonbardaketaren irudia

Gerediaga Elkarteak Italian egin zuen lanari esker, Galdakaoko bonbardaketa baten irudiak lortu ditugu, gaur eguneko maparekin lagunduta lekua hobeto kokatu dezagun.
Argazkian,  bonbak jausten diren artean, Urigoiti eta Puentelatorre inguruan, kea ikusten da; eta Ibaizabalen alde bietan gaur eguneko auzoak eta etxeak ere asmatu daitezke.

jueves, 21 de julio de 2011

Bideo muntaia

Galdakao Gogora taldeak, oroimen historikoa berreskuratzeko ahaleginaz gain, Sua Zerutik Dator ekimenarekin bat egin du, bide labur hau prestatuz.
Gernikako Juntetxean estrainatu zan ekitaldi unkigarri baten barruan. Ekimen hau Gernika-Bizkaia 1937-2012: 75 urteren ekintzetako bat gehiago da.
BIDEO-EGILEAK
Eskerrik asko Victor Bengoetxeari, bere pataidetzagatik eta Karmele Candina, Asier Valencia eta Eunate Barroetari!

miércoles, 18 de mayo de 2011

Bonbardaketaren ondorioak Maiatzaren 19an

Libe Asuak oso ondo gogoratzen du Maiatzaren 19an gertatu zena. Bere aitaren laguntzaile moduan egon zan kanposantuan, Plazakoetxen hil ziren pertsonak lurperatzeko. Hona hemen bere oroimena, bideoan grabatuta.

martes, 17 de mayo de 2011

Maiatzaren 19ko bonbardaketa

Bittor Atxutegik 1937ko Maiatzaren 19ko bonbardaketa kontatzen dausku bideo honetan.
Bittor Tximelarreko errefugioan egon zan eta ondo gogoratzen dau egun hartako sufrimendua eta sarraskia.

lunes, 16 de mayo de 2011

Omenaldia Gerra ZIbilean hildakoei

Galdakaoko udaleko talde politiko guztiek Gerra Zibilean hildako guztien aldeko orimen ekintza bat antolatu dute, www.galdakao.net orrian ikusi dogunez.

viernes, 13 de mayo de 2011

Maiatzaren 19an gogoratu zineman

Maiatzaren 19an Galdakaoko bonbardaketa handienaren urtemuga da: 74 urte betetzen dira Plazakoetxeko errefugioan bonbak jausi eta 14 pertsona hil zituztela (entzun Libre Asuaren testigantza adibidez).
Horregatik Torrezabal Kultur etxeko zineman bideo emanaldi bat eta lekukoen testigantzak entzuteko modua izango dogula. Sarrera dohakoa da.
Baita Maximo Moreno musika eskolako korala ere entzuteko aukera izango dugu, Belen Madariagaren zuzendaritzapean.
Sarrera librea danez (doakoa), ez galdu aukera hau oroimen historikoa berreskuratzeko: Gonbidatuta zagoz.

martes, 26 de abril de 2011

Oroimena berreskuratzeko gonbitea

Gerra Zibilaren 75 urtemuga ospatzeko Bizkaia osoan eta Gernikako bonbardaketa gogoratzeko egingo den dokumentalean parte hartzeko (Sua zerutik dator izenekoa), Galdakaon talde bat sortu da, oroimen historikoa berreskuratzeko asmoz. Dokumental horretan parte hartzeko bi minutuko bideo bat egiteaz gain, Galdakao osoaren onerako koordinatu nahi dugun ekintza interesgarri batean parte hartzeko gonbitea egin nahi dizuegu.


KOORDINAZIO BILERA
Oroimen Historikoa denontzako berreskureatzea dugu helburu, pertsona eta elkarte guztien partaidetzarekin (elkarte publiko eta pribatu, txoko, klub eta erakunde, alderdi politikoak baita).

Horregatik Galdako Gogora koordinazio taldeak laguntza eskatzen die herriko elkarte guztiei, datorren Maiatzaren 11an, Torrezabal kultur etxean, arratsaldeko 7:30etan ospatuko den bilerera etortzeko gonbidatuz.

Asmoa hauxe da: elkarte bakoitzak bere helburuekin zerikusia duen ekintzaren bat prestatu dezala; horrekin oroimena berreskuratu eta belaunaldien arteko elkarrizketa erreztu dezan, urteetan zaila gertatu dena, etxe eta familietako giroaz gain.

miércoles, 20 de abril de 2011

Gernikan gogora ekarteko

Galdakaoko jendea ere Gernikan egon zan bonbardaketak gogoratzeko antolatu dan dokumentalaren aurkezpenean.
Herri askotako gazte eta nagusi, gizon eta emakume joan ziran, orain 74 urte pasatu ziren gauzak gogoratzeko eta belaunaldi barriei kontatzeko.
Ekitaldian zehar herri ezbardinetako bideoak eta kontakizunak ikus/entzun ziren eta amaieran herri bakoitzeko pertsona bategaz, Gernikako Arbolaren aurrean argazkia egin zan (Deiatik hartuta). Galdakaoko eta Bizkai osoko gertaerak gogora ekarteko modu on bat!

martes, 19 de abril de 2011

Galdakaon historia gogoratzeko

Galdakaon talde bat elkartu da oroimen historikoa gogora ekartzeko.
Horretarako gmail kontu bat sortu eta blog hau zabaldu dau.
Animatu zaiteze parte hartzen, gure historian gertatutako gauzak gaurkora ekartzen