martes, 8 de mayo de 2018

VII. Oroimenaren Astea - VII Semana de la Memoria

馃摙馃摙 Hemen da VII. Oroimenaren Astea. Aurten emakumezkoak ditugu protagonista. Maiatzaren 12tik 19ra, bitartean: Burdin Hesia ezagutzeko ibilaldi gidatuak, berbaldiak, erakusketa... 

馃攬馃攰Empieza la cuenta atr谩s para VII Semana de la Memoria, con las mujeres como protagonistas. Del 12 al 19 de mayo: visitas guiadas por el Cintur贸n de Hierro, conferencias, exposicion...



mi茅rcoles, 11 de abril de 2018

Galdakao, Burdin Hesiaren “giltza” eta “erdigunea”


Logro decisivo para las tropas franquistas, la prensa de la 茅poca define a Galdakao como “llave y punto central del Cintur贸n de Hierro”, “estrat茅gico” para acceder a Bilbao. Tanto su ubicaci贸n como sus industrias hac铆an a nuestro municipio objetivo principal de los fascistas.

Sasoiko egunkarietako albiste eta kronikak irakurriz gero, zalantza barik, Galdakaok 1936ko gerran zenbaterainoko garrantzia izan zuen argi ikusten da: “Galdakao, Burdin Hesiaren giltza, D谩vilaren tropen menpe”; “Galdakao leku estrategikoa da Bilborako bidean”, “Galdakao Burdin Hesiaren erdigunea da”, eta abar. 1937ko ekaineko berriak dira. Jakina, Francoren aldeko agerkarietakoak dira denak, eta pozarren daude Galdakao Francoren esku geratu delako.

Gure udalerritik kilometro askotara dauden Espainiako herrietakoak dira, eta “estrategikotzat” jotzen dute Galdakao; besteak beste, La Gaceta de Tenerife egunkari katolikoak, Teruelen argitaratzen zen Falangearen Lucha izeneko agerkaria, El avisador numantino, Noticiero de Soria, Diario de C贸rdoba, eta Kubako Diario de la Marina dira. Urruneko egunkariek gure herrian jazotzen denaren gainean jakin-mina zuten, beraz.





Dena dela, ez da gauza berria: aurreko gerretan ere, I. Gerra Karlistan, esaterako, Galdakao –hain zuzen ere, Urgoiti- leku estrategikoa zela zioten karlistek euren kroniketan, “bide garrantzitsu biren kontrola zuen, Arratiakoa eta Zornotzakoa”.

Zer dela nabarmentzen zen horrenbeste Galdakao? Ba, arrazoi bi daude gutxienez: benetan ere leku estrategikoa zela Bilbora bidean, eta beste alde batetik, gure herriak zuen industria, burdin meatzeak eta lehergailu fabrikak. Horrek guzti horrek bihurtu zuen Francoren jomuga. Eta, aldi berean, jakina, errepublikarrentzat ere galera itzela izan zen Galdakao faxisten menpe lotzea.

Ekainaren 15ean sartu ziren Francoren tropak Galdakaora, jazoera hori albiste nabarmendua da aipatu ditugun nazionalen aldeko komunikabideetan. Galdakao euren menpe dagoela, denek aurreikusten dute Bilbo ere laster jauziko dela.

Matxinatuen aldeko egunkarien arabera, “gorri separatistek” gutxien espero zuten puntuetatik sartu ziren Francoren tropak, eta Galdakaon erresistentzia txikia topatu zuten, errez menderatu ahal izan zuten. Hala ere, hain erraza ere ez zen izango “200 lehergailutik gora” bota zituztela nabarmentzen baitute egunkari horiek.

Frankistak pozik daude, “gorriek” Galdakaon aberastasun handiak utzi dituztelako, burdina, lehergailu fabrika, munizioa... Batez ere, lehengaiak gura zituzten, gerrarako lehengaiak.

Galdakaora sartu, eta handik gutxira, ekainaren 19an, Bilbon zeuden tropa frankistak.

Testua: Nagore Ferreira Zamalloa - Kepa Lizarraga (Galdakao Gogora)

martes, 20 de marzo de 2018

La guerra de Don 脕lvaro, el m茅dico

Zabalganen zeukan kontsulta Don Alvaro medikuak, eta han Galdakaoko hainbat familia artatu zituen. Gerra sasoian ere osagile ibili zen, Ibaizabal eta Gordexola batailoietan. Artxandan egon zen, tropa frankistak Bilbon sartu zirenean. Larrinagako kartzelara eraman zuten preso, eta ostean herriko mediku izaten segitu zuen.

脕lvaro Zabala Oleaga, o Don 脕lvaro, el m茅dico, que es como se le conoc铆a en el Galdakao de la primera mitad del siglo XX fue uno de los galenos que se ocup贸 de la salud de las familias del pueblo, en su consulta de Zabalgane.
 Naci贸 el 20 de mayo de 1911 y, al igual que buena parte de sus hermanos, estudi贸 Medicina, en la Facultad de Valladolid, donde consigui贸 el t铆tulo en 1934.
Apenas un a帽o m谩s tarde, a la temprana edad de 24 a帽os, fue nombrado M茅dico Titular del pueblo, pero pronto el alzamiento fascista y la guerra consiguiente se cruzar铆an en su camino.

En octubre de 1936 fue movilizado y le nombraron Teniente M茅dico del Batall贸n Ibaizabal, en cuyo cuartel de Milicias Vascas de Galdakao comenz贸 a compaginar la salud de sus gudaris y la atenci贸n debida a la poblaci贸n de Galdakao, fuera cual fuera su ideolog铆a. El siguiente destino, junto a su unidad militar, fue el frente de guerra, en la zona de Kanpazar.

脕lvaro Zabala Oleaga, m茅dico de Galdakao


En diciembre de 1936 le trasladaron al Batall贸n nacionalista Gordexola, que llegar铆a a estar formado por cerca de 700 gudaris. En 茅l trabaj贸 como m茅dico, contando en su equipo sanitario con dos practicantes y 19 personas m谩s, entre enfermeros y camilleros.
Su primer ba帽o de sangre ocurri贸 durante la Batalla de Villareal, donde estaban defendiendo la peque帽a localidad de Nafarrate. Sometidos a un duro ataque por las tropas fascistas, entre el 15 y el 31 de diciembre tuvieron que atender a 111 heridos y enfermos, sufriendo adem谩s muchas muertes.

Siguiendo el curso de la guerra, en febrero le ascendieron a Capit谩n M茅dico, y sigui贸 los movimientos de su Batall贸n por distintos frentes, como los de Lekeitio, Ma帽aria, Gernika, Abadi帽o, Bizkargi, Mungia y Artxanda. En 茅ste 煤ltimo, justo la v铆spera de la ca铆da de Bilbao.

Dos de esas posiciones fueron especialmente dram谩ticas: la de mayo, en Bizkargi, y junio siguiente, en Artxanda. En el primer lugar, el equipo sanitario del Batall贸n, al mando de Don 脕lvaro, tuvo que atender 119 heridos y enfermos, adem谩s de padecer numerosas bajas mortales.

A su vez, en Artxanda, tan cerca de su pueblo natal y en la 煤ltima l铆nea de defensa de la capital, su trabajo ser铆a extenuante, viendo c贸mo de los 623 gudaris que le acompa帽aban en abril, tan solo 79 llegaban a final de junio.

Retrocedieron hac铆a Cantabria y cay贸 prisionero el 3 de julio de 1937, siendo la c谩rcel de Larrinaga su prisi贸n.

El 10 de agosto de 1937 se le someti贸 a Consejo de Guerra y, sorprendentemente, su condena a 6 a帽os y un d铆a de inhabilitaci贸n absoluta “por auxilio a la rebeli贸n” no fue tan grave como pod铆a esperarse de su condici贸n de Oficial del Ej茅rcito. Analizando los motivos, parece que su trato humano a vecinos presos del pueblo, a pesar de que eran de ideolog铆a contraria, sirvi贸 para que algunos de ellos intercedieran en su favor.


M茅dico por encima de todo, Don 脕lvaro volvi贸 a cuidar durante a帽os la salud de sus vecinos de Galdakao. Falleci贸 trabajando, de forma repentina, y precoz, con tan solo 53 a帽os, el 16 de julio de 1964.



Texto: Kepa Lizarraga Sainz– Nagore Ferreira Zamalloa Galdakao Gogora



Imagen: Foto archivo familiar

jueves, 8 de febrero de 2018

Orue txaleta, emakumeen kartzela Santutxu auzoan

Entre las calles Zabalbide y Juan Bolivar Elordui, en el barrio bilba铆no de Santutxu, a pocos kil贸metros de nuestro pueblo, funcion贸 a partir de 1937 una c谩rcel de mujeres, el Chalet de Orue. M谩s de mil mujeres, entre ellas varias galdakaotarras, acompa帽adas de sus hijos e hijas, pasaron por este siniestro lugar. La investigadora galdakaotarra M贸nica Ortiz Calvo nos hablar谩 de este tan desconocido lugar en la pr贸xima edici贸n de la Semana de la Memoria que organiza Galdakao Gogora. 

 Behin baino gehiagotan aipatu dugu zer informazio gutxi dagoen gerra sasoiko kartzela eta kontzentrazio-esparruen gainean: Bilboko Santutxu auzonean zegoen Larrinagako kartzela, Deustuko kontzentrazioa esparrua (gaur egun, Deustuko unibertsitatea dena), eta Saturraran, Zornotza (gaur egun, Carmelo ikastetxea) eta Orueko emakumeen espetxeak, adibidez. 
Orueko txaleta esaten zioten hori gutxik ezagutzen dute. Santutxun zegoen, Zabalbide eta Juan Bolivar Elordui kaleen artean. Gaur egun etxebizitzak daude bertan, eta Francoren diktadura garaian Santa Marta klinika izan zen. Bertakoek ere ez dakite han kartzela egon zenik, memoria ia guztiz ezabatu da.
Al fondo, a la derecha, el Chalet de Orue, en 1949

M贸nica Calvo Ortiz ikerlari galdakarrak urteak daramatza Orue txaletaren inguruan ikertzen, hango eta hemengo artxibategietan. Berak dinonez, harrigarria da Orueko Txaletaren inguruan dagoen informazioa urria. Esaterako, jakina da 1937an zabaldu zutela, baina inon ez da ageri noiz zarratu zuten.1941. urtearen ostean edo itxi ei zuten. 
Zenbat emakume egon ziren preso jakitea ez da lan erraza, 1.300 inguru izan ei ziren, euren seme-alabekin batera, Calvo Ortizen ikerketen arabera. Baina, beste behin ere, ez daukagu datu zehatzik. Gaitza da sinestea ere hain informazio gutxi egotea, ezta?

30 bat emakume galdakaotar
Galdakaon jaio eta bizi edo bizitzera etorritako makinatxu bat emakume egon ziren preso Orue Txaletean, hogeita hamar bat inguru. 78 urte zituen zaharrenak espetxean sartu zutenean, eta 16 urte besterik ez, gazteenak. Emakumeotako batzuk Saturrarango kartzela ezagunean amaitu zuten zigorra. 
Emakume presoen espediente batzuk “galdu” egin dira, eta kontsultatzeko moduan daudenetan, sarritan, ez dago informazio larregirik. Askotan matxinada delitu delakoa ageri da, baina ezin jakin zer dagoen izendapen zabal horren atzean. 
Plano de 1925, donde aparece “Orueren echea”

Jakin badakigu, dena dela, bizitza latza zela Santutxuko emakumeen kartzelan: preso larregi eta leku gutxi, jateko gutxi eta eskasa, garbitasuna ere askorik ez… Medikuek ere ez zuten ardura gehiegirik hartzen. Ez dago jakiterik ere zenbat emakume hil ziren Orue txaletean, baina badakigu batzuk fusilatu zituztela. 
Baina, Orueko txaletaz eta han jazotakoez, luze eta zabal berba egin gura izanez gero, aurtengo Memoriaren Astean aukera pare bakoa izango dugu, M贸nica Calvo Ortiz aditua bera hizlari izango dugu eta. 


Texto: Nagore Ferreira Zamalloa- Galdakao Gogora